Doako bidalketak 79ā‚¬-tik gora

Buscar
Cerrar este cuadro de bĆŗsqueda.

Manifesto

Nagore naiz, proiektu honen atzean dagoen pertsona. Usansolotarra naiz, 1997.urtean jaioa. Berez, magisteritzan lizentziatua, baina nire nortasun ipurterreak sartu ninduen proiektu honetan, kaosaren erdian lasaitasuna aurkitzeko asmoarekin. Eta laster baten, bide berri batean murgildu nintzen, bai, Ene proiektua.

Ā 

Honek bereizgarri bat dauka, izan ere, geure produktuak ez dituzu inon topatuko eta, gainera, horietako askok bakarrak dira.

Egia esan, sortze prozesuak (des)konektatzen laguntzen dit, hasiera batetik sentitu naiz eroso Ene piezak sortzen. Nire burua oihalen artean galtzen da, aukera desberdinak irudikatzen ditut eta mozten, joztenā€¦ hasten naiz. Asko gustatzen zait sortzen dudana inprobisatzea, patro edota eredu gabe, mugarik gabe. Horregatik izaten ditugu hainbeste produktu bakar eta desberdin.

Ā 

Eta berdina zilarrarekin, lanean jartzen naizen bakoitzean, ez dakit zein izango den emaitza, baina badakit hori izango dela nire kreazioak berezi egiten duen ezaugarria.

Ā 

Milesker Ene zure egunerokotasunaren parte bihurtzetik,

Tokiko hornitzaileak eta materialak erabiltzeaz gain, aurreko hamarkadetan sortu diren oihal eta arropak erabiltzen ditugu, beste gauza batzuen artean.

Ene produktuak minimalistak dira bere estetikan, sinpletasuna eta funtzionaltasuna bilatuz.

Eta hauek gure tailer-dendan sortzen ditugu, Usansolon. Maitasun osoz.

Eskuz eginda dagoela esaten dugu, baina, egia esan, bihotzetik dator.